Jaurlaritzak 150.000 euroko aurrekontu saila onartu du 2020ko Euskadi Literatura Sariak antolatzeko

Iazko sarituetako batzuk, Bingen Zupiria sailburuarekin
IREKIA - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 25 febrero 2020 14:14

GASTEIZ, 25 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko aurrekontu saila onartu du, astearte honetako bileran, 2020ko Euskadi Literatura Sariak antolatzeko. Iaz bezala, sariek zazpi modalitate izango dituzte eta irabazle bakoitzak 18.000 euro jasoko ditu. Diru kopuru horri beste 4.000 euro gehituko zaizkio saritutako lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzen badira, Jaurlaritzako arduradunek gogorarazi dutenez.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen dituen Euskadi Literatura Sariek modalitate hauek dituzte: Euskarazko literatura; Gaztelaniazko literatura; Euskarazko haur eta gazte literatura; Euskarazko literatura itzulpena; Literatura lanaren ilustrazioa; Euskarazko saiakera; Gaztelaniazko saiakera.

Modalitate bakoitzeko irabazleak 18.000 euro jasoko ditu. Halaber, saritutako lanen egileek, euskarazko itzulpenaren modalitatean izan ezik, beste 4.000 euro gordin jasoko dituzte, baldin eta saritutako lana jatorrizkoaz bestelako hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatzen badute 2020ko abenduaren 31 baino lehen.

Iazko Euskadi Literatura Sarietako irabazleak honako hauek izan ziren: Literatura Euskaraz, Irati Elorrieta ('Neguko argiak'); Literatura Gaztelaniaz, Ramon Eder ('Palmeras Solitarias'); Saiakera Euskaraz, Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' ('Etxera bidean); Saiakera Gaztelaniaz, Daniel Innerarity ('Política para perplejos'); Haur eta Gazte Literatura Euskaraz, Patxi Zubizarreta ('Korri, Kuru, korri!'); Lan Literarioaren Ilustrazioa, Asisko Urmeneta ('AztiHitza: Xahoren Biografiaren'); Euskarazko Itzulpen Literarioa, Isabel Etxeberria, ('Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak', Alice Munrorena).

Contenido patrocinado