GASTEIZ 3 Jun. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzako gobernu bilerak astearte honetan onetrsi du 88.500 euroko diru laguntza ematea EHU Euskal Herriko Unibertsitateari, enplegu eta gizarteratze politiken ebaluazioan lankidetza sustatzeko, Besaldi enplegu eta gizarteratze politikak ebaluatzeko organoaren aurrekontuaren kontura.
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorearen hitzetan, diru laguntza honen bidez 'Enplegu eta gizarteratze politiken ebaluazioaren arloko ikerketa, prestakuntza eta transferentziarako unibertsitate estrategia globala aktibatzeko proiektua' abiatzea lehen urratsa da Besaldirekin epe luzerako lankidetza estrategikoaren baitan.
Bengoetxearen arabera, unibertsitate osoa inplikatuko da lankideza horretan, euskal sektore publikoaren parte eta diziplinarteko topaleku eta bikaintasun gune gisa, proposatutako helburuak lortzeko metodologia eta zorroztasun osoa emanez.
Fernando Fantova Besaldiko titularrak eskertu egin du Bengoetxearen eta bere errektoretza taldearen "apustu irmoa eta dedikazio bizia" lehen urrats hori emateko aukera eman duten lan bileretan.