Netflixen erabakia "oso garrantzitsua" da Jaurlaritzarentzat, euskara ikus-entzunezkoen aisialdian presente egon dadin

Netflixen logoa
ALEXANDER HEINL/DPA

GASTEIZ, 15 (EUROPA PRESS)

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazi du "oso garrantzitsua" dela Netflix plataformak 2022ko katalogoan euskarazko, katalanezko eta galegozko 70 lan eskainiko dituela iragarri izana, euskara ikus-entzunezkoen aisialdian ere presente egon dadin.

Netflix plataformak astearte honetan iragarri du euskararen, katalanaren eta galegoaren presentzia sustatuko duela 2022. urteko katalogoan, eta nazioarteko hainbat telesail eta filmeri azpitituluak jarriko dizkiela eta haur eta familientzako hainbat lan bikoiztuko dituela.

Bada, Jaurlaritzaren gobernu bileraren osteko prentsa agerraldian Zupiriak azaldu duenez, Gobernuak "etengabeko harremana" izan du ikus-entzunezko edukiak eskaintzen dituzten plataformekin eta, bereziki, Netflixekin, "guk gure interesagatik, eta baita Netflixek berak ere interes hori adierazi zigulako eta guregana hurbildu zelako".

Zupiriaren adierazi du Netflixekin izandako bileretan "aukera guztiak" aztertu dituztela plataformak euskaraz ere edukiak eman ditzan, eta horrela, nabarmendu du Netflixek "ahalegin bat" egin duela eta, "lege bidetik etor daitezkeen beharrizan edo derrigortasun batzuei itxaron gabe", bere neurriak hartu dituela.

"Denok dakigu gure gizartean zenbaterainoko kontsumo maila duen Netflix plataformak, eta, bere kabuz eta borondatez honelako erabaki bat hartzea oso garrantzitsua da euskarak ikus-entzunezko aisialdian ere bere presentzia eduki dezan eta bermatuta egon dadin", azpimarratu du.

650339.1.260.149.20220315142703
Vídeo de la noticia
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 15 marzo 2022 14:27

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado