Hezkuntza Sailaren 2025-2026 aldirako Diru Laguntzen Plan Estrategikoa 150 milioi eurotik gorakoa da

Archivo - Deustuko herri ikastetxea, Bilbon
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 29 abril 2025 12:32

GASTEIZ, 29 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 78 laguntza lerro ditu indarrean gaur egun, eta horien zenbateko osoa 150.861.850,078 eurokoa da 2025. eta 2026. urteetarako.

Hain zuzen ere, Jaurlaritzako gobernu bilerak Hezkuntza Sailaren 2025eko Diru Laguntzen Plan Estrategikoa onetsi du astearte honetan. Hiru sailburuordetzek kudeatutako diru laguntzen deialdi guztiak jasotzen ditu planak, eta 90.679.707 euroko inbertsioa dakar 2025eko ekitaldirako eta 60.182.143 eurokoa 2026rako.

Bada, Hezkuntza Sailaren diru laguntzen deialdien artean nabarmentzekoak dira eskolatzeko bekak eta laguntzak, hizkuntza gaitasuna eta eleaniztasuna bultzatzekoak, bokazio zientifikoak eta artistikoak sustatzekoak edota kalitatezko indartze eta irakaskuntza programak garatzekoak.

Era berean, Hezkuntza Sailaren diru laguntzen artean garrantzi handia dute lehentasunezko jarduera eremuetan sustatutako programa eta proiektuei zuzendutakoek, besteak beste, hezkidetzari, genero indarkeriaren prebentzioari, bakeari eta bizikidetzari edo aniztasunarekiko arretari buruzkoek, hezkuntza laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleei erantzuten dieten programekin batera.

Diru Laguntzen Plan Estrategikoa programatikoa eta Hezkuntza Sailaren politika planifikatzeko tresna da, gizarte intereseko jarduerak sustatzea helburu duten arloetan diru laguntzak emanez. Horrela, eraginkortasun maila handitzea bermatuko du, bai eta euskal hezkuntza sistemaren esparruan gardentasuna indartuko ere.

Laguntzen zerrendan aipa daitezkeen beste batzuk dira irakasleak prestatzera, ikerketa sustatzera, Lanbide Heziketako ikastetxeetarako ekipamendua erostera edo udal titulartasuneko eskola instalazioak egokitzera bideratutakoak, besteak beste.

Contenido patrocinado