Jesus Losada, Ihobe ingurumeneko sozietate publikoko zuzendari nagusi berria

Jesus Losada
IREKIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 26 diciembre 2016 13:24

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Jesus Losada Ihobe Eusko Jaurlaritzaren ingurumen jarduketarako sozietate publikoaren zuzendari nagusi izendatu dute. Izendapena sozietate publikoaren administrazio kontseiluan egin da, Gobernu Kontseiluak abenduaren 20ko bileran kontseilu horren berritzea onartu ondoren.

Berritzearen ondorioz, Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordeak bereganatu du Ihobeko administrazio kontseiluaren presidentzia, eta bertara sartu dira Esteban Elola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren koordinazio aholkularia eta Iván Pedreira Ingurumen administrazioaren zuzendaria.

Administrazio kontseiluaren gainerako kideak honako hauek dira: Miren Itziar Agirre Zerga administrazioaren zuzendaria, Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea eta Xabier Caño ACLIMA Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartearen presidentea.

Jesus Losada Eraikuntza eta Obra Zibileko irakaslea da Lanbide Heziketan. 1981etik 2007ra bitartean Barakaldoko Minas Bigarren Hezkuntzako Institutuan lan egin zuen. Bere izendapenaren unera arte, Barakaldoko Nicolas Larburu Goi Mailako Lanbide Heziketa Institutu Espezifikoaren zuzendaria zen. Gainera, 2014tik Ikaslan Bizkaia erakundearen presidentea da, eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren kidea izan da.

Contenido patrocinado