Joakin Lizarraga Elkanokoaren lexikoaren azterketari buruzko hitzaldiak antolatu ditu Euskaltzaindiak

Archivo - El autor, Ibai Iriarte, con el libro.
GOBIERNO DE NAVARRA - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 29 agosto 2023 10:56

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Joakin Lizarraga Elkanokoaren lexikoaren azterketari buruzko hitzaldiak antolatu ditu Euskaltzaindiak, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.

Irailaren 7an, 18:00etan, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan, idazlearen bizitzaren nondik norakoak, obra, erabilitako idatzizko iturriak eta lexikoaren azterketa filologiko eta dialektologiko xeheak izango dira aztergai. Hitzaldia euskaraz izango da.

Irailaren 8an, berriz, idazlearen biografia izango da, 18:00etan, Elkanon. Joakin Lizarraga euskal letretan ezagutzen den idazlerik "oparoenetariko" bat da, "aproposa" Nafarroa Garaiko euskara hobeki ezagutzeko. Hitzaldi hori, aldiz, gaztelaniaz izango da.

LIZARRAGAREN LEXIKOAREN AZTERKETA

Joakin Lizarraga edo Lizarraga Elkanokoa (Elkano, 1748 - Elkano, 1835) apaiz eta euskal idazlea izan zen. Garaiko idazle euskaldun "garrantzitsuenetakoa", lanak hegoaldeko goi- nafarreraren Iruñerriko aldaeraz idatzi zituen, orduko euskara jasoz.

Garai bateko Iruñerri euskaldunean bizi ziren eliztarrei heziketa erlijiosoa eskaini ahal izateko, 5.000 orrialde inguru idatzi zituen eskuz eta euskaraz. Hizkuntzari dagokionez, "oso aberatsa" da Joakin Lizarragaren lanek eskaintzen duten informazioa.

IRIARTE GOÑI EGILEA

2017an graduatu zen eta hurrengo urtean Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza masterrari ekin zion ikerketaren harrak hartaraturik. 2017ko irailetik 2022ko urtarrilera Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak babesturiko Joakin Lizarragaren lexikoa aztertzeko egitasmoan parte hartu du eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) doktorego programako kide da iragan 2019az geroztik.

 

Contenido patrocinado