Jon Asier Barcena ikasle bizkaitarrak zilarrezko domina lortu du Fisikako Espainiako XXIII. Olinpiadan

Fisikako Olinpiadaren epaimahaia
EHU
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 26 abril 2012 15:57

BILBO 26 Abr. (EUROPA PRESS) -

Fisikako Espainiako XXIII. Olinpiadako probei dagozkien urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eta diplomak banatu ziren joan den astelehenena, apirilaren 23an, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Proba horietan Estatu osoko batxilergoko 150 ikaslek parte hartu dute, eta Zamudioko Vizcaya ikastetxeko Jon Asier Barcena Petisco ikasle bizkaitarrak zilarrezko domina eskuratu du.

Urrezko dominak lortu dituztenen artean, lehenengo bostak Espainiaren ordezkari izango dira uztailean Tallinnen (Estonia) izango den Fisikako Nazioarteko XLIII. Olinpiadan; 110 herrialdetako 650 ikasle bikainenekin neurtu beharko dituzte indarrak bertan. Seigarrenetik bederatzigarrenera bitartean sailkatutakoak, Fisikako Iberoamerikako Olinpiadan lehiatuko dira, irailean, Granadan; Iberoamerikako herrialde guztietako ikasleak izango dira han.

Estatu mailako fasera iritsi diren 150 ikasleek beren unibertsitate barrutiak aukeratu ditu; barruti bakoitzak hiru ikasle aukeratu ditu, ariketa teoriko bat eta ariketa praktiko bat eginda.

Contenido patrocinado