Jon Maiaren "Gazta zati bat" dokumentala Bortzirietan ikusgai izango da abenduan zehar

"Gazta Zati Bat" Bortzirietan
NAZIOEN MUNDUA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 22 noviembre 2012 17:31

BILBO 22 Nov. (EUROPA PRESS) -

Nazioen Mundua herri ekimenak Jon Maiaren gidaritzapean egindako "Gazta zati bat" dokumentala Bortzirietan ikusteko aukera izango da abenduan zehar. Lehenengo emanaldia Lesakan izango da, abenduaren 5ean, 20:00etan udaletxeko areto nagusian. Bertan Jon Maia zuzendaria egongo da dokumentala aurkeztu eta ondoren ikusleekin solasaldia egiteko. Bigarren emanaldia Igantzin izango da, abenduaren 8an, 21:00etan eskolan.

"Gazta zati bat" dokumentala da Goierrin sortutako Nazioen Mundua mugimenduaren azken ekimena. Nazioen Munduak erabakitze eskubidearen aldeko aldarrikapena egin du sortu zenetik, beti era baketsu eta alaian, herri-kirolak eta euskal kultura oinarritzat hartuz, mugimendutik gogoratu dutenez.

Hasiera batean Idiazabal bezalako herri txiki bateko mugimendu bat grabatzen hasi ziren, baina ustekabean "nazio baten aldaketa historikoa kontatzen bukatu dute". Bertan agertzen diren izen eta pertsonaia ezagun guztien gainetik, herritarrak dira filmaren protagonistak.

Contenido patrocinado