Juliette Binoche, Lily-Rose Depp, Ryan Gosling, Ricardo Darín eta Robert Pattinson, 66. Donostia Zinemaldian

Zinemagintzako izen ugari izango dira Donostian
DONOSTIA ZINEMALDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 7 septiembre 2018 12:24

DONOSTIA, 7 (EUROPA PRESS)

Donostia saria jasoko duten Judy Dench, Danny DeVito eta Hirokazu Koreedaz gain, Juliette Binoche, Laetitia Casta, Timothée Chalamet, Ricardo Darín, Lily-Rose Depp, Ryan Gosling, Claire Foy, Mercedes Morán, Robert Pattinson eta John C. Reilly aktoreak ere bertaratuko dira filmak aurkeztera 66. Donostia Zinemaldira, antolakuntzak ostiral honetan jakinarazi duenez.

Gainera, gaur egungo zinemagintzaren zuzendari garrantzitsuenetako batzuk izango dira Donostian beren filmak Perlak eta Zabaltegi-Tabakalera sailetan aurkezteko, esate baterako, Jacques Audiard, Alfonso Cuarón, Bruno Dumont, Lucile Hadzihalilovic, Mamoru Hosoda, Nadine Labaki eta Felix Van Groeningen.

Antzezpenaren talentu berriak ere izango dira Donostian, besteak beste, Mia Goth, Lily-Rose Deep bera eta "Angelo" filmeko aktore gazteak, Makita Samba, Alba Rohrwacher eta Larisa Faber. Orobat, kameraren bestaldean egin duen lehenengo lana ekarriko du Tuva Novotny aktoreak.

AEBetako, Frantziako eta Britainia Handiko aktore eta zuzendari nabarmenei Espainiako zinemaren ordezkaritza ugaria gehituko zaie. Horrela, Sail Ofizialeko filmak direla eta, Rodrigo Sorogoyen, Antonio de la Torre, Bárbara Lennie, Ana Wagener, Nacho Fresneda, Carlos Vermut, Najwa Nimri, Eva Llorach, Carme Elías, Natalia de Molina, Enrique Urbizu, José Coronado, Daniel Grao, Elisabeth Gelabert, Juana Acosta, Iciar Bollain, Paul Laverty, Isaki Lacuesta, Isa Campos, José Luis Cuerda, Blanca Suárez, Roberto Álamo, Arturo Valls, Carlos Areces, Raúl Cimas eta Joaquín Reyes Donostian izango dira.

Gainera, Lola Dueñas, Anna Castillo, Pedro Casablanc, Paco León, Inma Cuesta, Julián Villagrán, Debi Mazar, Javier Fesser, Javier Gutierrez, Berta Vázquez, Ingrid García Jonsson, Jaime Rosales, Marisa Paredes, Leonor Watling, Daniel Grao eta Patrick Criado ere 66. Zinemaldian egongo dira, besteak beste.

LATINOAMERIKA

Latinoamerikako zinemak ere ordezkaritza ugaria izango du Donostian, Juan Veraren "El amor menos pensado" inaugurazio filmaren protagonista diren Ricardo Darín eta Mercedes Morán buru direla. Gainera, Sail Ofizialaren baitan, "Le cahier noir / The Black Book" aurkeztuko du Valeria Sarmiento zuzendari txiletarrak, eta Benjamín Naishtatek Darío Grandinetti, Andrea Frigerio eta Alfredo Castro izango ditu alboan "Rojo" filmaren estreinaldian.

Perlak sailari dagokionez, Donostian izango dira Lorenzo Ferro, Chino Darín eta Morán bera, Luis Ortega zuzendariaren "El Ángel" aurkezteko, eta gauza bera egingo dute Ciro Guerra eta Cristina Gallego zinemagile kolonbiarrek "Pájaros de verano" filmarekin. Marcelo Martinessi zuzendari paraguaitarra ere izango da Donostian, "Las herederas" filmeko protagonista Ana Brun eta Margarita Irún-ekin.

ASIA

Japoniako zinemaren ordezkaritza ere nabarmena izango da: Hirokazu Koreeda Donostia saridunak "Shoplifters" filmaren protagonista den Lily Franklin izango du alboan, eta Naomi Kawase zinemagilea, Sail Ofizialeko lehiaketan, Masatoshi Nagase aktorearekin etorriko da.

Hego Koreako zinemagintzaren presentzia ere ez da eskasa izango: Sail Ofizialeko filman, zuzendariaz gain, Gang Dong-Won aktore eta modelo ezaguna izango da, eta Culinary Zinema saileko filmaren zuzendaria den Eric Khoo, Seiko Matsuda eta Jeanette Aw aktoreekin izango da Donostian.

Azkenik, Donostia Zinemaldiak jakinarazi du Alexander Payne zuzendari eta gidoilari estatubatuarra izango dela Sail Ofizialeko epaimahaiko presidentea. Urrezko Maskorra emateko eztabaidan, Nahuel Pérez Biscayart eta Rossy de Palma aktoreak, Francesca Cima eta Agnes Johansen ekoizleak, Bet Rourich argazki zuzendaria eta baieztatzeke dagoen zazpigarren epaimahaikidea izango ditu lagun Paynek.

Contenido patrocinado