BILBO 28 Mar. (EUROPA PRESS) -
'Kaixo, Frida!' animaziozko filma estreinatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat zinema aretotan ostiral hoetan, martxoaren 28an, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratutako film kanadarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zinema Euskaraz programa sustatzen duen Zineuskadi elkarteak prentsa pohar bidez jakinarazi duenez, egitasmoaren barruan aurten aurkeztuko den laugarren filma da Frida Kahlo artista mexikarraren haurtzaroari buruzko 'Kaixo, Frida!'.
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako programak, eta haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko asmoz.
Datozen hilabeteetan beste bi film eskainiko dira Zinema Euskaraz programaren barruan: apirilaren 4an 'Minecraft film bat', eta maiatzaren 2an 'Kayara, inka gerraria'.