Komorebi ekintzaile taldeak Mube Sessions artisau garagardorari buruzko ekitaldia egingo du apirilaren 26an Bilbon

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 20 abril 2015 16:52

BILBO 20 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Komorebi ekintzaile taldeak Music & Beer Sessions izeneko ekitaldiaren lehenengo edizioa egingo du apirilaren 26an Bilboko Erriberako merkatuan. Mube Sessions estatu mailako artisau garagardoen dastatze txikien kontzeptu berria da, eta, 25 eta 40 urte bitarteko gizon-emakumeei zuzendutako ekitaldian, zapore eta ezaugarri ezberdinetako garagardo naturalak dastatzeko aukera egongo da, zuzeneko musikaz eta ekitaldiarentzat propio sortutako pintxo organikoz gozatzen den bitartean.

Ekimenaren lehenengo edizioa Bilboko merkatu ezagunaren ondoan kokatutako La Ribera aretoan ospatuko da, datorren igandean, apirilaren 26an. Arratsaldeko 19:00etan hasi eta gaueko 23:00etan amaituko da. Joseba Zuazo chefaren laguntzaz, ekitaldirako espresuki karta bat
sortu da, non bertako produktu bikainenak uztartuz, garagardo ezberdinekin bat datozen gosegarriak sortu diren.

Bertaratuko diren lagunek, artisau garagardoez gozatzeko aukera izango dute, lehenengo edizio honetan parte hartzen duten bost marka ezberdinekin: La Salve Bilbao, Botxoan ibilbide luzea izan duen garagardoa; Boga Garagardoa, Mungiako talde ekintzaile batek sortua; Falken Brewing zentzumenei bideratutako apustua egin duen
garagardoa; ZerB, nazioarteko ukitua emanez Euskal Herria, Alemania eta AEBetako zaporeak elkartzen dituzten produktuekin; eta Donostia aldeko Gar&Gar garagardoa, Euskal Herrian dagoen jatearen tradizioarekin bat datozen produktuen aldeko apustu batekin.

MUSIKA

Gainera, ekitaldian zehar, estilo ezberdineko hiru kontzertu izango dira. Lorelei Green Bilboko bikoteak pop, rock eta indie musika uztartuko ditu, arratsaldeari hasiera bikaina emanez.

Halaber, Viktor&Kader, Vienako Filarmonikako ohiko musikariak, biolinaren dotorezia eta gitarra akustikoaren indarra batuko dituzte, eta bukatzeko, AEBetatik helduko da Charles Cooper bakarlariak, eta jazz eta be bop estiloen arteko nahasketa eskainiko du.

Ekitaldiaren sarrerak bost euro balioko du, eta CopasYvasos.com enpresak ekitaldirako sortutako edalontzia eta garagardo txartel bat oparituko dira. Txartel gehiago erosteko aukera izango da euro bateko prezioan, eta Boletus doako aplikazioa duten erabiltzaileek deskontu eta promozio bereziez gozatzeko aukera izango dute.

Komorebi Komunikazioa da Mube Sessions ekimenaren arduraduna da. Bilbon egoitza duen komunikazio agentzia EHUko ikasle ekintzaile batzuen gogoaz sortu zen. 20 eta 26 urte bitarteko gazteak dira, komunikazio eta ekintzaileen munduan aukera baten bila daudenak.

Contenido patrocinado