"Komunikazio-Inkomunikazioa" dantza ikuskizuna estreinatuko da ostiralean Bilboko Arriaga Antzokian

"Komunikazio-Inkomunikazioa" estreinatuko da ostiralean Bilbon
ARRIAGA ANTZOKIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 27 febrero 2013 15:37

BILBO 27 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak, Kukai dantza konpainia keta Tanttaka Teatroa taldeak indarrak batu dituzte ikusleei "Komunikazio-Inkomunikazioa" dantza ikuskizun berria. Antzokiko bilbotarrean estreinatuko da lana, ostiral honetan, martxoaren 1ean, arratsaldeko 20:00etan. Larunbatean, martxoaren 2an, beste emanaldia bat izango da ordu berean.

Antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez, "Komunikazio-inkomunikazioa" bere historiako laugarren dantza ekoizpena da, 2009ko maiatzean estreinatutako "Pobres bestias", "Burnia" (2011ko ekaina) eta 2012ko urtarrilean Igor Yebrarekin estreinatutako "El Cascanueces" obren ostean.

Aitor Beltran eta Miren Gaztañaga aktoreak, eta Eneko Gil, Helena Golab, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Iñaki Telleria eta Nerea Vesga dantzariak parte hartzen dute dantza-ikuskizun honetan.

Ikuskizunaren arduradunek Mikel Laboa aipatu dute inspirazio iturri bezala, "komunikazio-inkomunikazioaren begiekin so egin ohi baitzuen, eta inspirazio iturri horrek irekitako leihoetan ipini dugu begirada".

Lanaren sinopsiari dagokionez, gizabanakoak, taldeak, munduak edo unibertsoak etengabeko harremanetan bizi dira, komunikazioan edo inkomunikazioan. "Dantzatuz, kantatuz, oihu eginez edo isiltasunez elkarrizketak sortuz edo bakarrizketetan igeri eginez edota arte jardueren eta pertsonen arteko mugak urratuz, komunikatuz, inkomunikatuz" sortu dute Arriaga Antzokiak eta Kukai eta Tanttaka taldeek ikuskizun berria.

Contenido patrocinado