GASTEIZ 27 Nov. (EUROPA PRESS) -
Ongintzazko kontzertu bat izango da Gasteizko Vital Kutxa Fundazio Gelan larunbatean, azaroaren 28an, Bazz Quintet taldearekin. Sarrera dohaintza bitartez izango da eta biltzen den diruak Jainko Maisuaren Misiolarien kongregazioak Kongoko Errepublika Demokratikoan gizarte egitasmoak burutzeko balioko du. Saioa 19:30ean hasiko da, Vitaleko Gizarte Ekintzak jakinarazi duenez.
Ekimena Fair Saturday erakundearen eginkizunetako bat da. Mugimendu globala eta kultur eta gizarte izaerakoa da, urte bakoitzeko azaroaren azken larunbatean artistek eta kultur erakundeek garatua. Emanaldiak eskaintzen ditu, gertakari bakoitzaren bidez GKE bati edo gizarte egitasmo bati laguntzeko.
Arabako hiriburuaren kasuan, kontzertuko protagonista Bazz Quintet taldea izango da. Banda sortu berria da, Gasteizen eta Getxon bizi diren musikariek osatua. Elena Ibarzabal (pianoa), Jaione Oribe (zeharkako flauta), François Monciero (biolontxeloa), Patxi Lebrancon (bateria) eta Jean-Michel Adagas (kontrabaxua) dira taldeko kideak.
Errezitaldiaren izenburua "Jambo Kongo" izango da eta 19:30ean hasiko da Vital Kutxa Fundazioa Gelan. Kontzerturako sarrera dohaintza bitartez izango da, eta biltzen den dirua Misioneras del Maestro Divino (Jainko Maisuaren Misiolariak) kongregazioa Kongoko Errepublika Demokratikoan gauzatzen ari den gizarte egitasmoetarako izango da. Herritar asko 2013tik ari dira misiolari horiei laguntzen Idoia Moreno kooperante gasteiztarraren eskutik.