Kutxabankek 81 milioi euroko dibidendua banatu die BBK, Kutxa eta Vitali

Archivo - Kutxabanken sukurtsal bat
Jesús Hellín - Europa Press - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 1 octubre 2021 16:24

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

Kutxabank erakundearen akziodunen batzorde nagusiak adostu du 2020an lortutako emaitzen kontura 81 milioi euroko dibidendua banatzea BBK, Kutxa eta Vital fundazio akziodunen artean, administrazio kontseiluak proposatuta.

Joan den otsailean kontura egin zen 27 milioi euroko ordainketa osatuko du ekarpen berriak. Beraz, hiru fundazio akziodunek 2020ko emaitzen kontura jasoko duten zuzkidura osoa 108 milioi eurotik gorakoa izango da, Kutxabankek jakinarazi duenez.

Europako Banku Zentralak bankuei dibidendua berreskuratzeko ahalmena eman ondoren egin ahal izan da banaketa, 2020. urtean zehar bertan behera gelditu baitzen pandemiaren ondorioz.

Gomendio hori irailaren 30etik aurrera indargabetzea erabaki zuen europar bankuak uztailean, ekonomiaren egoera hobetu zelako eta, ondorioz, "kreditu erakunde bakoitzak dibidenduak banatu eta akzioak berrerosteko dituen planen zuhurtziari buruzko ikuskaritza banan-banan eta sakonki egin zitekeelako".

Kaudimenean eta kapitalean sendotutako egoera izanik, Kutxabankek akziodunei banatzen dien ordainsaria handitzen jarraitu ahal izan du. 2020ari dagokionean taldearen emaitza garbiaren %60 da, emaitzak banatzerakoan ezarritako kaudimen baldintzak arriskuan ez jartzeko ahalmena baitu bankuak.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado