Lautan Hiru antzerki jaialdiaren zortzigarren aldia otsailaren 5, 12, 19 eta 26an izango da Bilbon

Gehibat konpainiaren 'Zaku berekoak'
EUSKALTZAINDIA
Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 18 enero 2026 11:39

BILBO 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiak antolatzen duen Lautan Hiru antzerki jaialdiaren zortzigarren edizioak beste horrenbeste ikuskizun eskainiko ditu Bilboko Zazpikaleetako BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxe, Kalderapeko eta Euskaltzaindiaren egoitzan, otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an.

Akademiatik gogorarazi dutenez, aurtengo Lautan Hiru jaialdian emango den ikuskizunetako bat Gehibat konpainiaren 'Zaku berekoak' da, antzezlan horrek irabazi baitu 2025eko Lautan Hiru laguntza, Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak antzerki ekoizpena sustatzeko 2020an sortu zutena.

Euskaltzaindiak antolatzen du Lautan Hiru, BIRA Kultura, Tartean konpainia eta 7Katu gaztetxearekin batera. Halaber, bidelagun ditu Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) eta Bilboko AEK. Hastapenetik, Bilboko Udalak babestu du egitasmoa.

Lautan Hiru antzerki jaialdia 2019an sortu zen euskarazko antzerkia hauspotu, antzerkilariei plaza berriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura sustatzeko, eta aurtengo edizioko egitaraua eta bestelako jakingarriak urtarrilaren 28an egingo den prentsaurrekoan argituko dira.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado