Lucas Fernandezek Lointek Gernika Bizkaiaren aulkian jarraituko du datorren denboraldian

Lucas Fernandez
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 14 mayo 2025 13:23

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Lucas Fernandez izango da Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi taldearen entrenatzailea 2025-2026 denboraldian, eta horrela, bigarren urtea osatuko du jarraian Malosteko aulkian.

Taldeko iturriek jakinarazi duenez, Fernandezek "ondo baino hobeto" ezagutzen du kluba iaz lehen entrenatzaile lanetan estreinatu aurretik lau urtez egon zelako laguntzaile modura. Entrenatzailea dagoeneko hasi da hurrengo denboraldiko taldea diseinatzen.

Fernandez eskertuta agertu da taldeak erakutsitako konfiantzagatik eskertuta agertu da: "Eskerrak eman nahi dizkiet presidenteari eta zuzendaritza batzorde osoari. Egonkortasuna, umiltasuna, anbizioa eta hazten jarraitzeko konpromisoa islatzen ditugu berritze honekin, ilusio handiz, betiere gure aukeren barruan. Gure onena emango dugu gure zaleak ilusioa mantendu dezaten eta euren taldeaz harro egon daitezen".

Bide batez, Fernandezek bere lantaldea zehaztu du, eta iazkoarekin alderatuta aldaketa gutxi batzuk izango ditu. Horrela, Franky Garcia laguntzaileak, Maialen Markuerkiaga delegatuak, Javier Oleaga prestatzaile fisikoak eta German Candina medikuak jarraituko dute, eta Markel Mendibe sartuko da fisioterapeuta lanetan.

Era berean, Gernikako klubak esker ona adierazi die Mikel Retolaza, Iñaki Rafael, Gotzon Lauzirika eta Maddalen Cassinelliriorain arte eskainitako laguntza guztiagatik eta onena opa die etorkizunean.

Contenido patrocinado