Maiatzaren 1etik Coliseum Arrasate gimnasioan egon direnei PCR probak egitera joateko eskatu diete

Archivo - PCR proba egiten
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 1 junio 2021 13:47

DONOSTIA, 1 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egitera joateko eskatu diete maiatzaren 1etik Arrasateko (Gipuzkoa) Coliseum Arrasate gimnasioan egon diren guztiei. Probak ateratzeko azpiegitura Debagoieneko Ospitaleko Kanpo Kontsulten eraikineko beheko solairuan jarriko da, asteazkenean, ekainaren 2an.

Osasun agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, proba egiteko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da honako telefono hauetakoren batera deituz: 943 03 52 50 edo 900 20 30 50. Probak 10:00etatik 11:00etara egingo dira eta emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi diete covid-19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero, besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera, beren etxeetan isolatzeko eta osasun zentroa deitzeko.

Contenido patrocinado