Manuel Vicentek "El azar de la mujer rubia" bere azken eleberria aurkeztuko du asteartean Bilbon

Manuel Vicent idazlea
Europa Press
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 15 abril 2013 16:39

BILBO 15 Abr. (EUROPA PRESS) -

Manuel Vicent idazle castelloarrak "El azar de la mujer rubia" bere azken eleberria aurkeztuko du astearte honetan, apirilaren 16an, Bilboko Bidebarrietako liburutegian, arratsaldeko 19:30ean. Ekitaldia Dani Alvarez kazetariak gidatuko du.

"El azar de la mujer rubia" liburuan, Manuel Vicentek (Castello, 1936) satira erabiltzen du trebezia handiz literatur arma gisa berriro ere, hurbil dagoen eta oraindik ere polemikoa den Espainiako trantsizioaren garaia lantzeko.

Lanari izena ematen dion emakume ilehoria Carmen Díez de Rivera trantsizioko musa da. Halere, fikzioaren eta historiaren artean mugitzen den eleberriaren benetako protagonista Adolfo Suarez "heroi erromantikoa" da, Vicentek berak adierazi duenez.

Halaber, Carrillo eta Fraga, Tierno Galvan eta Felipe Gonzalez, Juan Carlos Borboikoa eta Gutierrez Mellado, 23-F eta UCD alderdia lehertarazi zuten konspiratzaileak igarotzen dira liburutik, besteak beste. Hori guztia, batzuetan barrokoa, batzuetan karikatura itxurakoa, baina beti bikaina den Vicenten estiloarekin idatzia.

Zuzenbidean eta Filosofian lizentziatua Valentziako Unibertsitatean, Manuel Vicentek Kazetaritza ere ikasi zuen Madrilen, eta bertan, 'Hermano Lobo' eta 'Triunfo' aldizkarietan hasi zen lanean, beste hedabide batzuren artean. Gaur egun 'El País' egunkarian idazten du.

Bere ibilbidean zehar, eleberriak, antzezlanak, kontakizunak, biografiak, prentsa artikuluak, bidaia liburuak, gastronomiari buruzko aipamenak, elkarrizketak eta literatur deskripzioak daude, besteak beste.

Contenido patrocinado