DONOSTIA, 8 (EUROPA PRESS)
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak maskara nahitaez erabili beharra ezarri du Ordizian (Gipuzkoa). Nekane Murga Osasun sailburuak sinatu eta asteazken honetan indarrean sartuko den aginduak jasotzen dituen neurritako bat da.
Osasun Sailak eta Osakidetzak 1.732 PCR proba egin dituzte astelehenetik Ordizian, bertan egiten ari diren zaintza lanen barruan. Orain arte, 1.692 proben emaitzak ezagutu dira, eta 48 positibo antzeman.
Modu honetan, edozein espazio publikotan erabili beharko da musukoa Ordizian, bai kanpoan, bai erabilera publikoko espazio itxietan ere, Murgak berak jakinarazi duenez.
Gainera, ostalaritzako establezimenduek ezingo dute edukieraren erdia gainditu lokalaren barruan kontsumitzeko, ezin izango da barran kontsumitu eta bezeroek eserita egon beharko dute. Terrazetan, etxe berean bizi ez diren pertsonen eta mahaien arteko distantzia 1,5 metrokoa izan beharko da.
Ostalaritza, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak 23:30 baino lehen itxi beharko dute, eta gazteen lokaletan eta antzeko ezaugarriak dituztenetan jarduera debekatu da. Era berean, edozein jai, festa edo bestelako herri ospakizun bertan behera utzi da.