Matikoko Jesus Insausti "Uzturre" plaza berritzeko lanak lizitatu ditu Bilboko Udalak, 1,4 milioiko aurrekontuarekin

Uzturre plaza, Bilboko Matiko auzoan
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 28 diciembre 2016 17:09

BILBO 28 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Matiko auzoan kokatuta dagoen Jesus Insausti "Uzturre" plaza eraberritzeko lanak kontratatzeko lizitazioa onartu du asteazken honetan, Gobernu Batzordearen bileran. Lanok 1,4 miloi euroko aurrekontua dute eta apirilean esleitzea espero da, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Lan horien bitartez, Matikoko Uzturre plazaren eraberritze osoa egingo da, diseinua eguneratuz. Horretarako, Bilboko Udalak plazaren berritze osoari ekingo dio, bere diseinua eguneratuz. Zoladura berriztatu eta bertako kale altzariak eta irisgarritasuna hobetuko dira, plaza osoa maila berean jarrita eta gaur egun dauden mailatxoak eta oztopoak kenduta.

Argiteria ere hobetuko da, eta horretarako, behar den argiztapen maila eta kontsumo energetikoaren eta argi kutsaduraren murrizketa uztartuko dira. Berrikuntza horrek Muros de San Pedro kalearen eta espaloien konponketa barne hartzen du, baita San Rokeko espazioa ere, plazaren mugan dagoelako. Berrikuntzari esker plazaren eremua handituko da, dauden harmaila eta barruko parterreak kenduta eta, horrela, azalera erabilgarri handiagoa lortuko da.

Uzturre plaza berritzearekin batera, inguruko sarbideak berrantolatu eta espazioen eta kaleen arteko loturak hobetuko dira. Umeentzako jolasgunea eta adinekoentzako ariketa fisikorako beste eremu bat jarriko dira, aire zabalean, Ricardo Arregi kalean. Muros de San Pedro kalearen eta ondoko San Rokeko espaloiak zabalduko dira. Azkenik, Muros de San Pedroko kalearen maila San Roke eta Tiboli kaleen artean igo egingo da, inguruko trafikoa moteltzeko eta plazaren eta Matiko kalearen arteko oinezkoentzako mugimendua hobetzeko.

Contenido patrocinado