Mercadonak denda inauguratu du Andoainen, 6,8 milioi euroko inbertsioa eginda

Mercadonaren supermerkatu berria Andoainen
MERCADONA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 26 noviembre 2021 12:35

DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS)

Mercadonak supermerkatu eraginkor berria inauguratu du ostiral honetan Andoainen (Gipuzkoa), Buruntza auzoko Illarramendi etorbideko 2 zenbakian. Beterri Buruntza eskualdeko Mercadonaren bigarren saltokia da, 2020an beste bat ireki baitzuen Hernanin, eta 6,8 milioi euroko inbertsioa egin du. 36 hornitzailek hartu dute parte eta 196 lagun aritu dira obra fasean.

Konpainiak jakinarazi duenez, denda berria irekitzeak berekin ekarri du "kalitateko 40 lanpostu egonkor" sortzea. Gainera, Mercadonaren denda eraginkorraren eredu berriari jarraituz ireki da. Bezeroen erosketa esperientzia optimizatuz zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz gain, eredu berriak berrikuntza ugari dakartza bezeroentzat, langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Horretarako, denda berriak atal guztietan ditu nobedadeak, esate baterako, urdaitegi berria, urdaiazpikoa labanaz ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentrala lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berria; sushi espezialitateak; labe sail berria, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua dituena; erakustoki berria arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, 'Jateko Prest' janari prestatuaren atal berria jarri da Andoaingo saltokian, eta 35 plater eskainiko dira bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz. Atal hau dagoeneko Euskadiko 20 supermerkatutan dago. Konpainiak atsedengune bat jarri du dendan bertan, aulki eta mahaiekin, bezeroek plater prestatu berriak jan ditzaten, edari hotzez lagunduta.

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Andoaingo supermerkatuak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize lasterrak eragozteko; korridore zabalagoak ditu, eta erosketako orga modelo berria, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu mota honek 1.800 metro karratuko salmenta aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

ENERGIA AURREZTEA

Bestalde, ingurumenari dagokionez hartu diren neurriei esker, %40raino murriztuko da energia kontsumoa ohiko denda ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri.

Gainera, Andoaingo supermerkatuak LED argiztapen sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 09:00etatik 21:00etara, eta 207 autorentzako aparkalekua du. Horrez gain, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa sarean egiteko aukera ere, www.mercadona.es webgunean.

Saltoki berrian, bezeroek Mercadonaren 'Beti Prezio Baxuak' politikaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, "produktu aukera eraginkorra" eskaini diezaieke Mercadonak bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

2020ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 1.100 milioi euro inbertitu zituen denda eredu berri hori duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko.

MERCADONA EUSKADIN

Mercadonak 26 denda ditu dagoenko Euskadin (bost Araban, 14 Bizkaian eta zazpi Gipuzkoan), eta 2.291 langile. 2020an, Gasteizko bloke logistikoa eraikitzen amaitu zuen: Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria, Burgos eta Huescako supermerkatuak hornitzen ditu. Azpiegitura horretan 187 milioi euro baino gehiago inbertitu ziren, eta 480 enplegu sortu.

Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 565 milioi euroko erosketak egin zizkiela euskal hornitzaileei 2020an, aurreko urtean egindako erosketak baino %3 gehiago.

Halaber, enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Euskadiko zenbait gizarte erakunderekin lankidetzan, 2020an, 1.600 tona premiazko produktu baino gehiago eman zituen. Gainera, laguntza ematen die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai bankuei, egunero premiazko produktuak emanez.

Contenido patrocinado