BILBO 23 Feb. (EUROPA PRESS) -
Metaposta (www.metaposta.com) Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoko zerbitzuak bere lehenengo urteurrena ospatu du 12.000 erabiltzaile eta 13 igorle izanez, eta urtebetean, 700.000 dokumentu baino gehiago bidali dizkie.
"Metapostak lehiakortasunaren hobekuntzan eragin zuzena du, biztanleriarentzat, administrazioarentzat eta enpresentzat onurak izanez", adierazi du Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, lehenengo urtearen balantzearen prentsaurrekoan, Bilbon. Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak eta Aitor Velasco Metapostako zuzendariak ere parte hartu dute agerraldian.
Zerbitzu honek, eskaintzen duen segurtasun eta konfidentzialtasunari esker, proposamen bakarra da orain arte Euskadin eta Estatuan interneteko komunikazioei dagokienez. Metapostak, finantza-entitateak, telefono eta elektrizitate konpainiak edota Administrazioak bidaltzen dituzten dokumentuak, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz jasotzea baimentzen du. Gainera, aukera ematen dio erabiltzaileari dokumentu garrantzitsuak digitalki igo eta leku seguru batean gordetzeko.
Zentzu honetan, Metapostaren erabiltzaileek 20.000 dokumentu igo dituzte haien postontzietara, eta dokumentu hauetatik %10 Metapostan sinatuak izan dira ziurtagiri digitalari esker. Beste askok, sinaturik heldu dira postontzira.
"Kolaborazio publiko-pribatua funtsezkoa da mota honetako zerbitzu bat arrakasta izateko, berritzailea eta etorkizunekoa", azpimarratu du Undak. Modu honetan izan dela esan daiteke, Metapostaren jaiotzan Eusko Jaurlaritza eta euskal finantza-entitate nagusien arteko aliantza estrategikoa baitago, geroago ere, bertara energia konpainiek, telefono-operadoreek eta ur partzuergoek batuz.
Metaposta 2011ko otsailean jaio zen, BBK, Kutxa, Vital Kutxa, Euskadiko Kutxa, Ipar Kutxa eta Bankoa haien komunikazioak bidaliz. Laster, Lagun Aro aseguru-etxea, Euskaltel, Eroski Móvil eta Iberdrola batu ziren. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Amvisa Gasteizko Ur Partzuergoak eta Txingudiko Zerbitzuak bidaltzen dituzte ere egunean haien fakturak Metapostaren bitartez. Modu honetan, EAEko herritarren %65a jada jaso ditzakete haien ohiko komunikazioen %75a Metapostaren bitartez.
Bere lehendabiziko urtean, Metaposta Espainiako interneteko eta teknologiako azoka nagusietara gonbidatu dute, hala nola Ficod 2011 Azoka, SITIaslan 2011 Azoka (bertan, Administrazio autonomikoaren alorrean arrakasta kasu onenari sari jasoz), Ciudadania Digital 2011 edo Euskal Encounterrera. Gainera, finalista izan da Fundetec 2011 sarietan, eta "cloud computing" proiektu onenaren Dintel saria irabazi berri du.
GIPUZKOA, KONEKTATUENA
Aitor Velascok adierazi duenez, Metapostaren 12.000 erabiltzaileetatik %38 Gipuzkoan daude, Bizkaia baino biztanle gutxiago izanik, portzentaje bera. Metapostan alta hartu duten pertsonetatik %22a dira Arabakoak. Metapostan badaude Nafarroa, Bartzelona eta Madrilgo erabiltzaileak ere. Erabiltzaile gehienak gizonak dira (%74) eta 25-60 urte bitartekoak (%80).
Segurtasun arrazoiak direla eta, Metapostan alta hartzea ez da erraza. Hiru bide daude gaur egun alta hartzeko: online banka, presentziala (Metapostak akreditatutako pertsona baten laguntzaz) eta ziurtagiri digitala. Sistema segurua eta konfidentziala izateko garatu den altaren prozesu hau, arrazoi garrantzitsua da finantza-entitateek eta beste konpainiek Metapostaren aldeko apustua egiteko.
Urte honetarako helburuen artean, urte bukaeran 100.000 erabiltzaile izan, lehen mailako 25 igorle lortu eta Pack Pyme zerbitzua erabiltzen duten enpresa eta instituzioak 75 inguru izan nahi ditu. Helburu hau posiblea izango da, Metapostak Eusko Jaurlaritzaren, akziodunen eta igorle diren enpresen babesa izaten jarraitzen badu zerbitzua hedatzeari dagokionez.