nanoGUNE zentroak udan praktikak egiteko eskaerak aurkezteko epea ireki du otsailaren 8ra arte

CIC nanoGUNEko ikertzaileak
CIC NANOGUNE
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 10 enero 2026 13:32

DONOSTIA 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

CIC nanoGUNE Donostiako Nanozientziako Ikerketa Kooperatiboko Zentroak Udako Praktika Programan parte hartzeko urteroko deialdia zabaldu berri du, eta eskaerak bidaltzeko epea otsailaren 8ra arte dago zabalik. Programaren bitartez, zentroak "aukera paregabea" eskaintzen die unibertsitateko ikasleei puntako ikerketa zentro bateko jarduera bertatik bertara ezagutzeko.

Donostiako zentroak prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Udako Praktika Programaren baitan, Fisikako, Kimikako, Biologiako eta Ingeniaritzako 3. eta 4. mailetako unibertsitateko hamar ikaslek gutxienez bi hilabeteko praktikaldia egiteko aukera izango dute. Unibertsitateko ikasleak nanoGUNEko ikertzaileekin batera arituko dira nanozientzia kuantiko, nanomaterial eta nanomedikuntzako ikerketa proiektuetan.

Interesdunek otsailaren 8a baino lehen egin beharko dute nanoGUNEren webgunean programan parte hartzeko eskaera. nanoGUNEren webgunean bertan aurki dezakete ikasleek deialdiari buruzko informazio xehea (www.nanogune.eu).

Contador

Contenido patrocinado