BILBO 5 (EUROPA PRESS)
'Ninja laukiduna. Sorrera' izenburuko filma estreinatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat zinema aretotan ostiralean, martxoaren 6an, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film danimarkarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, egitasmoaren baitan aurten euskaratuta ikusiko den bosgarren lana da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babesarekin, Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Datozen hilabeteetan beste film batzuk ere estreinatuko dira Zinema Euskaraz programaren barruan, besteak beste, 'Tafiti', 'El mito de Maracuda' eta 'Gangster Txikia'.