BILBO 30 (EUROPA PRESS)
Osakidetzak 2023-2024-2025eko lan eskaintza publikoaren hirugarren fasean izena emateko epea irekiko du datorren astelehenean, azaroaren 2an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) ostirasl honetan oinarri espezifikoak argitaratu ondoren. Oraingoan, 42 lanbide kategoriatan formalizatu ahal izango da eskabidea, eta azterketak 2027ko otsailetik aurrera egingo dira. Probak egiteko eguna, ordua eta lekua urtarrilean jakinaraziko dira.
Oaskidetzak jakinarazi duenez, aurten abiarazitako enplegu publikoaren deialdia hainbat fasetan garatuki da eta guztira 5.425 plaza eskainiko dira 107 lanbide kategoriatan, deialdi arrunt batean inoiz eskainitako kopururik handiena.
Izen-ematea Osakidetzaren webgunean egin ahal izango da azaroaren 2tik 27ra (14:00ak arte). Aurreko faseetan bezala, Osakidetzak hautagaien eskura jarriko du izena eman duten kategoriari dagokion galdera sorta, erreferentziazko bibliografiarekin batera.
Deialdiaren berrikuntza nagusietako bat test motako proba bakarra egitea da, eta alderdi teorikoa eta praktikoa bilduko ditu, baldin badago. Gainera, oposizio fasea gainditzen duten izangaiek lortutako nota gorde ahal izango dute kategoria berean deitzen den hurrengo hautaketa prozesurako.
Hirugarren fasearen irekiera bat dator bigarren faseko azterketen hasierarekin; 21.408 pertsonak eman zuten izena 41 lanbide kategoriatan plazak lortzeko. Inskribatutako pertsona gehien izan zituzten kategoriak honako hauek izan ziren: Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista (2.788), Administrazio eta Kudeaketako Erdi-mailako Teknikaria (1.735) eta Gizarte langilea (1.720). Probak azaroaren 6an, 7an, 8an, 21ean eta 22an egingo dira EHUko Las Nieves gelategian, Gasteizen, eta azaroaren 27an Barakaldoko BECen.
Lehenengo fasean masibotzat jotako bederatzi kategoriak sartu ziren, besteak beste, Erizaintza, Erizaintzako Zainketa Osagarrietako Teknikaria, Zeladorea eta Administrari Laguntzailea. Fase horretan 101.000 inskripzio baino gehiago izan ziren eta ekainean egin zituzten azterketak.