Osakidetzak sistema bat abiatu du lagundutako ugalketa prozesuetan segurtasuna bermatzeko

Osakidetzako profesionalak 'RI Witness' sistema erabiltzen
OSAKIDETZA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 25 mayo 2023 11:27

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Giza Ugalketako Unitateak laguntza bidezko ugalketa prozesuetarako trazabilitate sistema bat jarri du abian. 'RI Witness' izeneko sistema irrati frekuentzian oinarrituta dago eta bere helburuak dira segurtasuna hobetzea, akatsak prebenitzea eta prozesu osoaren trazabilitatea eta eraginkortasuna lortzea. Instalatutako sistema aitzindaria da Espainiako Estatuko osasun publikoan, Osakidetzak jakinarazi duenez.

Sistemak 'in vitro' ernalketaren prozesuan laguntzen du, enbrioien, espermatozoideen eta obuluen trazabilitatea bermatuz. Roberto Matorras Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Giza Ugalketarako Unitateko arduradunak adierazi duenez, "horrela, bikote bakoitzaren ugalketa prozesuan bikotearen enbrioiak (obuluak edo espermatozoideak) erabiltzen direla ziurtatzen da, eta akatsak saihestu".

Horri esker, sistema berriak "lasaitasun handia" ematen die pazienteei, akatsaren beldurrak antsietate handia sor baitezake. Gainera, parte hartzen duten profesionalek ugalketa laginak maneiatzearen estres gutxiago izango dute, akatsak egitetik babesteko mekanismo hori baitute.

Sistemaren funtzionamenduan, paziente bakoitzak identifikazio txartel edo kode pertsonal bakarra jasotzen du, eta kode hori duten ID etiketak pazientearen laginak dituzten ondasun suntsikor guztiei ezartzen zaizkie.

Laborategiko lan eremu bakoitzak ID etiketa horien hari gabeko seinaleak detektatzen ditu: identifikatu egiten dira, jarraipena egiten zaie eta ugalketa artifizialeko prozesuko urrats bakoitzean erregistratzen dira.

Irrati frekuentziako sistemaak laginen identitatea berresten du eta enbriologoei intseminazioarekin jarduteko aukera ematen die. Laginen bat-etortzeen akats bat gertatzekotan, sistemak enbriologoa ohartaraziko du, prozedurak geldiaraziko ditu eta edozein akats potentzial saihesten lagunduko du. Enbrioiak transferitu aurretik, pazientearen ID txartela automatikoki identifikatzen da enbrioiaren plaka etiketatuarekin.

Contenido patrocinado