Paquito D 'Riveraren erritmo latino eta afrokubatarrak ostegunean Getxo Jazz jaialdian

Paquito D 'Rivera
GETXO JAZZ
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 2 julio 2025 16:26

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Paquito D 'Rivera klarinetista eta saxofonistak erritmo latino eta afrokubatarrak eskainiko ditu 48. Getxo Jazz jaialdia ostegunean, uztailaren 3an, Muxikebarrin. Habanako musikaria getxoztarren ezaguna da aspaldi, 2009ko eta 2019ko edizioetan ere aritu baizen.

Antolatzaileek jakinarazi duenez, D 'Riveraren aurretik, 21:00etan, Talde Lehiaketako bigarren finalista ariko da Muxikebarrin: IMB Special 4tet.

Jaialdiaren bigarren jardunaldiko egitaraua osatzeko, Daaahoud Salim Quintet boskotea ariko da Algortako Geltokiaren plazan, 19:00, Belgikako B-Jazz jaialdiko talde lehiaketaren irabazlea, hain zuzen.

Paquito D 'Rivera (1948, Marianao, Habana) Kubako artista ezagunenetako bat da nazioartean. 18 Grammy sariren irabazle, ezinbesteko figura da latindar eta afrokubatar musikaren esparruan, musikari zein konpositore gisa.

Irakere talde ezagun eta berritzaileko kide sortzailea eta zuzendarikidea izan da eta proiektu ugari eta a anitz gidatu ditu. Oraingoan, boskote formatuan dator Getxora, Pepe Rivero (pianoa), Yuvisney Aguilar (perkusioa), Reinier Elizarde 'El Negrón' (kontrabaxua) eta Sebastián Laverde (vibrafonoa) lagun dituela.

Esperimentatzaile nekaezina, fusioa da bere musikaren ardatz nagusia eta hainbat diskotan agerian utzi du; aurten bertan 'La Fleur de Cayenne' izeneko lana gehitu dio disko zerrenda amaigabeari. Lan horrek ukitu autobiografikoak ditu, eta jazza, musika klasikoa eta karibeko soinuak biltzen ditu, Venezuelako erritmo tradizionalei arreta berezia eskainiz.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado