Patsy's Rats taldeak Bilbon eta Bermeon joko du asteburu honetan

Taldearen Europako bira Euskal Herritik igaroko da
PATSY'S RATS
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 6 julio 2018 18:22

BILBO 6 Jul. (EUROPA PRESS) -

Patsy's Rats talde estatubatuarra Europako bira egiten ari da eta bi kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian asteburu honetan: Bilboko Kafe Antzokian larunbatean, uztailaren 7an, eta Bermeoko Beleza Malandra Ateneo Kulturalean igandean, hilaren 8an. Bilboko kontzertua gaueko 22.00etan hasiko da, eta Bermeokoa, aldiz, arratsaldeko 13.00etan, antolakuntzako iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez.

Patsy Gelb (Giant Sand taldeko Howe Gelb-en alaba) eta Christian Blunda (Mean Jeans) dira Patys's Rats taldeko bi kideak. Melodia oso gogoraerrazak egiten dituzte, The Ramones, Cheap Trick, The Runaways edo Suzi Quatro taldeak gogora dakartenak.

Bost lan kaleratu dituzte Burger eta Dirtnap diskoetxeekin, eta zirkuituko zigilu handiak dagoeneko atzetik dituzte. Gainera, gero eta zale gehiago biltzen ari dira eta jada bigarren aldiz daude Europan, Italia, Suitza, Alemania, Frantzia, Katalunia, Espainia eta Euskal Herritik igaroko den biran.

Contenido patrocinado