Primeran plataformak 'Los Williams' dokumentala euskaraz sareratu du

'Los Williams' Euskaraz Primeran Plataforman
EITB
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 10 julio 2025 11:09

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Iñaki eta Nico Williams anaien istorioa oinarri duen Raul de la Fuenteren 'Los Williams' (2024) dokumentala ikusgai dago jada euskaraz Primeran plataforman, EITBko iturriek jakinarazi dutenez.

Bi futbolariak euren iraganarekin eta etorkizunarekin aurrez aurre jartzen ditu filmak. Hala, beren bizitzan arrastoa utzi duten gatazken inguruan gogoeta egiten dute biek: arrazakeria, nortasuna, frustrazioa, anbizioa, arrakasta eta abar.

Bada, 2024ko Donostia Zinemaldian egin zuten bi futbolariek dokumentalaren aurkezpen arrakastatsua, eta, zinema aretoetan estreinatu ondoren, Primeran plataformara iritsi da orain EITBren partaidetza duen lana.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado