Renfek 33.500 leku baino gehiago eskainiko ditu aldirikoetan, Ibarrako Kilometroak festarako

Publicado: sábado, 1 octubre 2022 13:32

DONOSTIA, 1 Oct. (EUROPA PRESS) -

Renfe Kilometroak jaiaren antolakuntzarekin elkarlanean arituko da igandean, urriaren 2an, aldirietako trenetan ahal bezain beste jende hurbildu dadin aurten Ibarrako Uzturpe ikastolak antolatu duen festara, eta 33.500 leku baino gehiago eskainiko ditu.

Horrela, garraio konpainia publikoak jakinarazi duenez, aurtengo Kilometroak jairako prestatu den aldirietako zerbitzuak 52 treneko dispositibo berezia ezarriko du, 08:30etik 21:30era arte. Operatiboari esker maiztasunak areagotu egingo dira Hernaniko eta Beasaingo geltokien artean, 33.500 lekuko gaitasuna eskainiz.

Kilometroak festara aldirietako trenen bidez iritsiko diren bidaiari guztiek Tolosako geltokira helduko dira, eta handik Ibarrako zirkuitura jo ahalko dute. Bestalde, 08:30etik 21:30era arte trenek ez dute Tolosa Erdia geralekuan geldialdirik egingo.