'Rocka eta Kazetaritza' mahai ingurua izango da azaroaren 25ean Donostian

Mahai inguruaren kartela
KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 18 noviembre 2021 17:25

DONOSTIA 18 Nov. (EUROPA PRESS) -

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak 'Rocka eta Kazetaritza: maitasuna, gorrotoa eta tintazko ibaien arteko harremana' izenburu mahai ingurua antolatu dute azaroaren 25erako. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Donostiako Miramar jauregiko prentsa aretoan, eta publikoari irekita egongo da.

Musika hedabideak publizitatea edo kazetaritza egiten ote duten argitzen saiatuko dira parte hartzaileak, eta web orrialdeen eta podcast-en ugaritzea, komunikabideen eta kontzertu antolatzaileen eta diskoetxeen arteko harremana, emakumearen rola musika kazetaritzan zein rock musikan edota toki mailako eszena izatea bezalako gaiei buruz arituko dira.

Antolatzaileek ostegun honetan jakinarazi dutenez, mahai inbgurua ele bitan egingo da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta galderak eta erantzunak bi hizkuntzetan egingo dira, modu orekatuan. Mahai inguruan parte hartuko dute Lide Hernando kazetari eta Liher taldeko abeslari eta gitarristak, eta Joseina Etxeberria, Inaxio Esnaola eta Juan Luis Etxeberria kazetariek.

Edukiera oso mugatua da, eta joan nahi duenak bertaratuko dela baieztatu beharko du info@kazetariak.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 94 410 60 40 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Lokalean sartzeko, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.

Contenido patrocinado