Sei kontzertu izango dira abuztuan Arabako Musika Klasikoaren Zikloan

Ana del Val Arabako Aldundiko Kultura eta Kiroleko diputatuak eta Patrick Alfaya Donostiako jaialdiko zuzendari artistikoak aurekztu dituzte kontzertuak
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 30 julio 2025 14:46

GASTEIZ 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Arabako Musika Klasikoaren Zikloak sei kontzertu eskainiko ditu abuztuan lurraldeko beste horrenbeste herritan, Uribarri Gaubean, Amurrion, Argantzonen, Santikurutze Kanpezun, Zalduondon eta Bastidan, hain zuzen ere.

Zikloa sortu zenetik Donostiako Musika Hamabostaldiaren laguntza izan du, eta horregatik aurkeztu dute elkarrekin prentsaurrekoan Ana del Val Arabako Aldundiko Kultura eta Kiroleko diputatuak eta Patrick Alfaya Donostiako jaialdiko zuzendari artistikoak.

Iragarri dutenez, sei kontzertuek "aniztasun estetiko eta geografiko handiko programak" eskainiko dituzte, euskal eta nazioarteko konpositoreen eta egungo musika panoraman erreferentzia diren interpreteen lanekin.

Horrela, abuztuaren 7an, Helix Trio hirukoteak 'Mendeen arteko elkarrizketa' emanaldia eskainiko du Uribarri Gaubean, eta abuztuaren 11n, aldiz, Amurrion ariko dira Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa.

Zikloa Argantzonera lekualdatuko da abuztuaren 15ean, Marife Nogales mezzosopranoaren eta Jacinto Sanchez gitarristaren emanaldiarekin, eta biharamunean, abuztuaren 16an, Luken Munguira tenoreak eta Aurelio Viribay pianistak 'Sorterria hizketan' saioa eskainiko dute Santikurutze Kanpezun.

Azkenik, abuztuaren 22an, Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa Zalduondon izango dira, eta 24an, Quartet Gerhard laukoteak 'Edertasunaren omenez' kontzertua eskainiko du Bastidan.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado