Soyoung Yoon biolinista eta eta Marcin Sikorski pianista, Vital Fundazioaren 'Astearte Musikalak' zikloan

Soyoung Yoon biolin jotzailea.
VITAL FUNDAZIOA
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 30 enero 2024 9:07

GASTEIZ 30 Ene. (EUROPA PRESS) -

Soyoung Yoon biolin jotzaileak eta Marcin Sikorski piano jotzaileak kontzertua eskainiko dute astearte honetan, urtarrilaren 30ean, Gasteizen, Vitasl Fundazioak antolatzen duen 'Astearte Musikalak' zikloaren baitan. Emanaldia Vital Fundazioaren Kulturunean izango da, 19:30ean.

Europan ospe handiko jaialdi ugaritan jo dute elkarrekin, eta entzuten ari den publikoa "erabat liluratzen duen unibertsoa sortzen dute bikotean aritzen direnean", antolatzaileek nabarmendu dutenez.

Soyoung Yoon biolinista korearra "zehatzak eta oso diziplinatuak" eta "delikatuak" diren interpretazioengatik goraipatu izan dute, eta bere "perfekzio teknikoa" beti jartzen duela "musikaren zerbitzura". Munduko biolin lehiaketa nagusietan irabazle izan da, eta bere kideen errespetua lortu du.

Hego Koreako Arteen Unibertsitate Nazionalean, Koloniako Musika eta Dantza Unibertsitatean eta Zuricheko Arteen Unibertsitatean ikasi zuen, eta bakarlari gisa aritu da nazioarteko orkestra onenekin, zuzendari nagusien gidaritzapean. Turinen 1773an egindako J. B. Guadagnini biolina jotzen du.

Bestalde, Marcin Sikorski bere belaunaldiko Poloniako ganbera pianistarik nabarmenena da. Katowiceko Musika Akademian graduatu zen, Bydgoszczeko Musika Akademiako ganbera musikako irakasle elkartua da, eta Pekingo Kontserbatorio Zentralarekin lankidetzan aritzen da aldizka. Ganbera musikako lehiaketak irabazi ditu Parisen eta Gdansken, eta Prtschachen, Vercellin eta Krakovian ere saritu dute.

Gasteizen asteartean eskainiko duten emanaldian, Bela Bartok, Serguei Prokofiev, Alexey Shor eta Franz Waxman konpositoreen lanak interpretatuko dituzte elkarrekin.

Sarrerak 8 euroko prezioa du eta Vital Fundazioaren egoitzan eros daiteke, baita www.fundacionvital.eus webgunean edo aretoko leihatilan ere, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik aurrera, sarrerarik salgai balego.

Contenido patrocinado