'Streaming' plataformetan euskarak izan beharko lukeen tokiaz hausnartuko dute maiatzaren 4an Iruñean

Archivo - Filmin euskaraz
FILMIN - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 4 abril 2023 11:29

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak jardunaldia antolatu dute elkarlanean 'streaming' plataformetan euskarak izan beharko lukeen tokiaz hausnartzeko. Maiatzaren 4an izango da, Iruñeko Kondestablearen jauregian, eta izen-ematea https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdCgq58zX0b9X16yEhh... estekan, 948 223 471 telefonoan edo nafarroaordez@euskaltzaindia.eus helbide elektronikoan egin beharko da, maiatzaren 2a baino lehen.

Euzkaltzaindiko iturriek adierazi dutenez, gaur egun, ikus-entzunezkoen arloa estrategikoa da euskararen eta euskal kulturaren transmisioan. Honela, eta bereziki 'streaming' plataformei begiratuz, legediak eta gizartearen egoerak berak aurrean jartzen dituzten erronka eta zailtasunak izango dira hizpide jardunaldian.

Gainera, Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren azterketa egingo da, euskaratik abiatuta, eta profesional eta komunikabideek mahai ingurua osatuko dute. Halaber, Kataluniako Kultura Enpresen Institutuko hizkuntza politikak eta Filmin.cat plataformako esperientziak azalduko dira.

Jardunaldian parte hartuko dute Jon Artatxo Aurtenetxek (Ibaia Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Alex Aginagalde Lopezek (Pantailak euskaraz), Urtzi Urkizu Adrian (Berria), Francisco Vargas Echeverriak (ICEC Institut Català de les Empreses Culturals), Jaume Ripoll Vaquerrek (Filmin.cat), Maite Goñi Eizmendik (ETB), Xabier Alkiza San Marcelok (Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea), Gaizka Aranguren Urrozek (NAPAR Ikus-entzunezkoen Ekoizpen Naparra), Eki Pagoagak (Kanaldude) eta Iban Arantzabal Arrietak (Tokikom).

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado