Teatro Paraiso taldeak "Kubik" haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan

Teatro Paraisoren
Foto: GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 24 diciembre 2013 13:52

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Teatro Paraiso konpainiak Belgikako Theatre de la Guimbarde taldearekin elkarlanean sorturiko "Kubik" haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoan datorren ostegunean, abenduaren 26an.

   Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, ikuskizuna "zentzumen anitzeko gune harrigarri bat" da, "bata bestearen segidan doazen koloreak, formak eta bolumenak" erakusten dituena, eraikuntza, proiekzio eta soinuen joko baten barruan, testu-zati txikiak tartekatuz.

   Ikuskizunaren iraupena 35 minutukoa da, eta hiru urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago. "Kubik" ikusteko hiru aukera izango dira ostegunean: eguerdiko 12:30ean eta arratsaldeko 17:00etan eta 18:15ean. Museoaren entzungelan izango da obra ikusgai, eta sarrerak 4 euro balioko du heldu zein haurrentzat (2 euro Museoaren Lagunentzat).

Contenido patrocinado