Tesiker egitasmoa euskaraz idatzitako tesiak biltzen dabil

Actualizado 2013/12/17 21:25:44 CET

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sorturiko Tesiker egitasmoa euskaraz idatzitakko tesien bila dabil. Hori dela eta, tesi egileei edo euskaraz idatzitako tesi baten berri duen edonori tesiker@ueu.org helbidera idazteko edo deitu 94 679 05 46 telefonora deitzeko eskatu du.

   Unibertsitatea.net aldizkari elektronikoak agerturiko informazioaren arabera, Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu basearen arabera, 1976tik hona 448 tesi idatzi dira euskaraz, eta hauetatik 254 dira jada Tesiker egitasmora gehitu direnak.

   Orain gutxira arte zaila zen jakitea unibertsitateetan euskaraz aurkeztutako tesiak zenbat eta zeintzuk ziren, baina UEUk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzak lankidetzan sortutako Tesiker egitasmoari esker posible da.

   Tesiker egitasmoak euskaraz sortutako tesiak digitalizatzen ditu eta hauek kontsultatzeko moduan daude 2011az geroztik Euskarazko tesiak gunean. Hori dela eta, lan hauek biltzen jarraitzeko asmoa du, eta tesi egileei edo euskaraz idatziko tesi baten berri dutenei tesiker@ueu.org helbidera idazteko edo deitu 946790546 telefonora deitzeko eskatu du.