Tor magoak jasoko du Getxoko 2024ko Argia Ereiten euskara saria

Tor magoa
GETXOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 13 noviembre 2024 13:45

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Tor magoak (Aitor Bilbao Beramendi) jasoiko du Getxoko (Bizkaia) 2024., urteko Argia Ereiten euskara saria, kulturan euskararen erabilera sustatzeko magiaren esparru zabaltzeagatik, bere ikuskizunetan euskararen erabilera sustatzeagatik eta herriko euskararen aldeko jardueratan partaidetza aktiboa izateagatik, Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

"Sorpresa erraldoia hartu dut. Saria aspalditik ezagutzen dut. Izatez, behin baino gehiagotan egon naiz sari-emate ekitaldian eta orain notiziak jokoz kanpo harrapatu nau. Nire ikuskizun gehienak euskaraz egiten ditut. Beti ikusi dut magia aukera paregabea dela euskara eskola mundutik ateratzeko, umeek ikusteko posiblea dela euskaraz gozatzea eskolaz kanpoko jardueratan", azaldu du mago getxoztarrak.

Tor magoak bizitza guztia darama magia egiten eta hamar ikuskizunetik bederatzi euskaraz egiten ditu, hain ohikoa ez den esparruan euskararen erabilera sustatzeko lan handia egiten. Bere bizitzan zehar 2.000 emanaldi baino gehiago eskaini ditu, ETBrentzako 300 saio pasatxo, enpresa, eskola edo herriko jaietan, magia jardunaldiak, magia poteoak eta abar.

Egun ikuskizun berriak muntatzen dabil, eraberritze prozesuan murgilduta, beste toki batzuetan egiten dutena ikasten, ondoren berak ikuskizun freskoak eta eguneratuak eskaini ahal izateko. Une honetan Gabonetarako eta datorren urterako saioak lotzen ari da.

Argia Ereiten euskara sariaren 15. edizioa izan da aurtengoa, eta Tor magoak azaroaren 19an jasoko du, 18:30ean, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan egingo den ekitaldian.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado