Twitter euskaraz erabili ahal izango da uztailaren 5etik

Twitter euskaraz uztailaren 5etik
TWITTER
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 20 junio 2012 19:51

BILBO 20 Jun. (EUROPA PRESS) -

Twitter euskaraz izango da erabilgarri datorren uztailaren 5etik aurrera. Hala ere, itzulpenean parte hartu duten bolondresek jada beta bertsioan erabili dezakete, konpainiak bere itzulpenen blogean jakinarazi duenez.

Joan den maiatzean, Twitterrek zentro bat ireki zuen maiatzean sei hizkuntzaren itzulpen prozesua arintzeko, alegia, euskara, katalana, afrikaans, txekiarra, greziera eta ukrainerarena. Horrela, konfigurazioa aldatzen duen orok, hizkuntza horietako bat aukeratzeko aukera izango du uztailaren 5etik aurrera.

Twitterren itzulpen zerbitzuak modu okerrean erabiltzen dutenak blokeatu ahal izango ditu, eta gainera, akatsak dituzten edo errealitatearen bat ez datozen itzulpenen kontrako bozka emateko aukera izango da. Halaber, puntuazio altuenak dituztenak aukeratuko dira.

Contenido patrocinado