BILBO 9 (EUROPA PRESS)
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Batzar Nagusia egingo du Etxarri Aranatzen (Nafarroa) larunbatean, abenduaren 13an, eta, 2025eko balantzea egiteaz gain, 2026rako egitasmoa ere onartuko dute batzarkideek.
Orobat, UEMAtik jakinarazi dutenez, mankomunitateko kide izateko Urdiaingo (Nafarroa) eta Zeberioko (Bizkaia) udalek egindako eskaerak onetsiko dituzte. Urdiain eta Zeberio gehituta, UEMA 120 udal izatera iritsiko da, guztien artean 355.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz.
UEMAren Batzar Nagusia 10:00etan hasiko da, Etxarri Aranazko Kulturgunean, eta kide diren 120 herrietako alkateak eta zinegotziak elkartuko ditu.
Batzarra amaitu ondoren, 11:45ak aldera, alkateek eta zinegotziek argazkia aterako dute, Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an Bilbon egingo duen ekitaldirako deialdia eginez.