UEUk 16 ikastaro eskainiko ditu otsaila eta maiatza bitartean, Eibarren, Iruñean eta on line

UEUk prestatu udaberriko eskaintza
UEU
Actualizado 2018/01/23 11:34:15 CET

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) prest dauka udaberriko eskaintza, eta, etengabeko prestakuntzara begira, otsaila eta maiatza bitartean 16 ikastaro eskainiko dira Eibarren, Iruñean eta on line, UEUko arduradunek jakinarazi dutenez.

Horrela, on line ikastaroak ondoko hauek izan dira: "'Tribuaren berbak' sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak", "Arazo-egoeratik proiektura. Proiektu bidezko metodologiak sustatzen", "Moodle-ren gamifikazioa eta ikasleak motibatzeko sormenezko hainbat erabilera", "Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez" eta "Negozio edo proiektu bat sarean ezagutzera emateko baliabideak eta gakoak".

Ikasgelako ikastaroei dagokienez, Iruñean egingo dira "Harreman harmonikoak izateko komunikazio trebetasunak. Zure bizitza aberasteko gakoak", "Gatazken ebazpena pedagogia sistemikotik abiatuta", "Heziketa integrala: Haurrekiko harreman osasuntsuak sustatuz", "Errealitateak kontatzeko manerak", "Hizkuntza-praktika ekologikoak haurren hezkuntzan" eta "Haurren autoestimua ezagutu eta garatzeko erremintak" ikastaroak.

Halaber, "Euskal paisaien argazkilaritzako ikastaroa", "Askatasunean hazi, hezi eta bizi", "Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodo eta tresnak", "Agroekologia. Tokiko garapen integrala" eta "Hizkera argia administrazio elektronikoaren garaian" ikastaroak Eibarren egingo dira.