UEUk Artizarra aditu eta profesional euskaldunen sare sozial berria aurkeztuko du asteazkenean

Artizarrra sare soziala aurkeztuko da asteazkenean
UEU
Actualizado: lunes, 7 mayo 2018 9:17

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

UEU Udako Euskal Unibertsitateak Artizarra sare soziala aurkeztuko du asteazkenean, maiatzaren 9an, Bilbon. Egitasmoaren helburua da aditu eta profesional euskaldunak harremanetan jarri eta eztabaidak sustatzea, UEUk iragarri duenez.

Proiektuak Inguma datu basea du oinarrian eta urte amaierarako 500 aditu bildu nahi ditu. Aurkezpen ekitaldian Artizarra zer den ezagutuko da ikertzaile batzuren eskutik, eta musika eta dantzaz gozatzeko aukera ere izango da.

Aurkezpen ekitaldia 18.00etan hasiko da, Bilborock aretoan, eta Iñaki Alegria UEUko zuzendari ohiak, Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak, Itziar Garate astrofisikariak, Nagore Elu biokimikariak, XanO musika taldeak eta Oihan Indart dantzariak parte hartuko dute.