'Vital Araban zehar' programak antzerki eta musika emanaldiekin hasiko du uztaila

Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 1 julio 2021 12:09

GASTEIZ 1 Jul. (EUROPA PRESS) -

Vital Fundazioak antolatutako 'Vital Araban zehar' programak bost herrietan ikusgai egongo diren antzerki eta musika emanaldiekin abiatuko du uztaila. Antzerki emanaldiak Dulantzin, Araian, Estavillon eta Moredan izango dira, eta musikakoa Villabuenan.

Zehazki, ostiralean, uztailaren 2an, Bapatean zirku taldeak 'Pon ta Pa' ikuskizuna eskainiko du Dulantziko kirol gunean 18:00etatik aurrera. Larunbatean, hilaren 3an, Estavillon eta Moredan 'Lunaticus Circus' eta 'Reziklantes' antzezlanak izango dira, 19:00etan hasita; Estavillakoa Elizako plazan izango da, eta Moredakoa eskola zaharreko lorategian. Larunbateko azken emanaldia Araian izango da, Sarini Zirko taldearen 'Txoriak txori'; Herriko plazan izango da, 20:00etatik aurrera.

Astea amaitzeko, igandean, uztailaren 4an, pandemia garaian Pablo Bueno eta Gorka Bravo Barreiro musikarien eskutik jaiotako 'Sarrabete' proiektua dago antolatuta Villabuenan. Gernikako Arbola plazan izango da, 20:00etan.

Maiatza eta iraila bitartean 60 herritara iritsiko diren 93 kultura jarduera programatu ditu 'Vital Araban zehar' ekimenaren 17. edizioak. Guztira, Arabako 48 udalerrik eta Trebiñuko Konderriko bik hartzen dute parte programan. Irailera bitarte, Vital Fundazioaren ekimenak musika emanaldiak, abesbatzak, ballet erakustaldiak eta antzerki emanaldiak eramango ditu 60 herrira.

Denboraldi berrirako aurreikusitako programazioak musika, abesbatzak eta antzerkia eskainiko ditu. Musika taldeen 50 kontzertuz, 39 antzezlanez eta lau abesbatza emanaldiz gozatzeko aukera izango da, lurraldeko udalek erakutsitako askotariko lehentasunei erantzuteko helburuari jarraiki.

Contenido patrocinado