Xare Euskarazko Kultura Digitalari buruzko Jardunaldiek 672 nerabe bilduko dituzte Gasteizen

Xare Euskarazko Kultura Digitalaren VI. Jardunaldien irekiera Gasteizen
GASTEIZKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 17 diciembre 2025 13:11

GASTEIZ 17 (EUROPA PRESS)

Xare Euskarazko Kultura Digitalari buruzko Jardunaldien seigarren edizioa egingo da Gasteizko Europa biltzar jauregian asteazken honetan eta ostegunean, abenduaren 17anm eta 18an, goizeko ordutegian, gazteria, euskara eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) ardatz direla, eta hiriko hamar ikastetxetako bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako 672 ikaslek hartuko dute parte.

Hitzorduak Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du, eta bere helburu nagusia da euskarazko sorkuntza digitala eta euskarazko ekosistema digitalaren barruan dauden baliabideak ezagutaraztea eta balioan jartzea.

Maria Nanclares Gasteizko Udaleko Euskara zinegotziak ekitaldiaren inaugurazioan parte hartu du asteazken honetan, eta poza adierazi du "Gasteizko ekitaldien egutegian Xare hitzordu aintzatetsi eta esperotako gisa finkatu delako". "Bertan, gazteek gertu-gertutik ezagut ditzakete euskarazko eremu digitaleko azken joerak", gaineratu du.

Ekimenaren helburua da ikasleak kultura digitalaren kontsumitzaile huts izatetik tresna teknologiko berrien sortzaile eta etorkizuneko garatzaile izatera igarotzea. Halaber, topaketak eremu digitalean pentsamendu kritikoa garatzera eta haztera gonbidatzen ditu nerabeak.

Horrela, bi egunotan zehar bertaratzen diren ikasleeek hitzaldi interaktiboetan, jokoetan eta bideojoko, 3D inprimagailu eta errealitate birtualari buruzko tailer praktikoetan parte hartu ahal izango dute, besteak beste. Halaber, Miren Narbaiza MICEren musika emanaldiaz gozatuko dute.

2017an abiatu zenetik 2025era bitarte, 14.340 gaztek hartu dute parte Xare jardunaldietan, eta 2025-2026ko ikasturtean 4.570 gazte gehiagorengana helduko da euskarazko kultura digitala sustatzen duen egitasmoa.

Contenido patrocinado