Ylenia Baglietto eta Lander Otaola izango dira Bilboko Aratusteetako Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak

Bilboko Udalak Aratusteetako Farolin eta Zaranbolas aurkeztu ditu
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 27 enero 2023 13:01


BILBO, 27 Ene. (EUROPA PRESS) -

Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia presidente izanda Bilboko Konpartsak, Fekoor eta Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko kideek osatzen duten Jai Batzorde Mistoak Bilboko Aratusteetako Farolin eta Zaranbolas, aurkeztu ditu ostiral honetan.

Udalak adierazi duen bezala, Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreek antzeztuko dituzte pertsonaiak. Bizitza profesionalean eta pertsonalean bikotea dira, eta otsailaren 17tik 21era Hiriak ospatuko dituen bost jaiegun hauek gozatuko dituztela hitz eman dute gaur komunikabideen aurrean.

Udaleko, Bilboko Konpartsetako, Fekoorreko eta Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko ordezkariek osatutako Jai Batzorde Mistoak, aukeratu ditu pertsonaia ezagunak: Ylenia Blagietto Farolin izango da, jarduera profesional edo publiko nabarmena duen, eta botxoko kide izateaz harro dagoen pertsonaia. Bere bizitzaren lelo nagusia Semper Plus Ultra (Beti Harago) izan daiteke.

Bestalde, Lander Otaola Zaranbolas izango da, ezerk eragiten ez dion eta ezerk aldatzen ez duen Bilboko pantxoa. Horregatik, bere bizimodua Carpe Diemen (Oraina bizi) esamoldeak laburbiltzen du.

Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia oso ilusionatuta agertu da aurtengo Farolinen eta Zaranbolasen aurkezpenean, izan ere, "profil baxuko aratusteak izan ditugun urte hauen ondoren, Ylenia eta Lander alaitasun osoarekin iritsi dira eta horrela jaso ditugu."

"Bikote hau oso ezaguna da hemen, Bilbon, eta ziur gaude gure aratusteak entretenimenduz eta umorez beteko dituztela, igotzen diren taula eta eszenatokiak betetzen dituzten bezala. Gure Hiriak normaltasuna berreskuratuko du jai tradizional eta alai honetan, eta ez dago gure Ylenia eta Lander estimatuak baino protagonista hoberik" adierazi du.

Contenido patrocinado