Zuzenbidea eta Giza Genoma Nazioarteko XXX. Biltzarra egingo da Bilbon astearte honetan eta asteazkenean

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 28 mayo 2024 9:03

BILBO 28 May. (EUROPA PRESS) -

Zuzenbidea eta Giza Genoma Nazioarteko Biltzarraren 30. edizioa egingo da Bilbon astearte honetan eta asteazkenean, maiatzaren 28an eta 29an, eta osasun datuen Europako esparruarekin lotutako gaiak, pazientearen segurtasuna ikuspegi juridikotik eta pazienteek eremu biosanitarioan dituzten eskubideak aztertuko ditu.

Horrekin batera, Carlos Maria Romeo Casabona Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zigor Zuzenbideko katedradun emerituari egindako omenaldia ere izango da tbiltzarraren aurtengo edizioa, antolakuntzatik jakinarazi dutenez.

Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedra Sarea eta EHU dira topaketaren antolatzaileak, eta aurten gonbidatu dituzten hizlarien artean daude Martha Knoppers Kanadako McGill University unibertsitateko irakaslea, Carlos Cano Gutierrez Granadako Unibertsitateko Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala saileko irakaslea etra Susana Navas Navarro Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zuzenbide Zibileko katedraduna.

Gainera, Itziar de Lecuona Bartzelonako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakasle eta Bioetika eta Zuzenbidearen Behatokiko zuzendariak eta Gonzalo Arruego Zaragozako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakasleak ere parte hartuko dute. Ekitaldia amaitzean komunikazio onenaren Carlos Maria Romeo Casabona saria emango da.

Contenido patrocinado