EUSKADI.-Bilboko Udal Musika banda Francisco Javier Gutierrez banda sevillarraren zuzendaritzapean arituko da bihar

Actualizado: jueves, 12 junio 2008 14:34

BILBO, 12 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Musika Banda, Areatzako kioskoan egiten ari den kontzertu zikloaren barruan, Francisco Javier Gutierrez Sevillako Udal Bandako zuzendari titularraren gidaritzapean arituko da bihar. Kontzertuan Pascual Marquina edota German Alvarez Beigbeder bezalako musikagileen doinuak eskainiko dira, eta ohiturari jarraituz, 19:30etan hasiko da.

Francisco Javier Gutierrez musikari gaztea da (Sevillako Guillena herrian jaio zen 1968an), baina hala eta guztiz ere, goi-mailako zuzendaria da orkestra zuzendaritzan, harmonian, kontrapuntuan, konposizioan, instrumentazioan, oboean, solfeoan, inprobisazioan eta garraioan.

Oboe kontzertista gisa, era askotako talde eta orkestrekin batera aritu da kide nahiz laguntzaile lanetan, eta hainbat disko, irratsaio eta telesaioren grabazioetan parte hartu izan du. Zuzendari lanetan, hainbat opera emanaldi eta grabaziotan parte hartu du, ospe handiko bakarlariei ere akonpainamendua eginez. Horrez gain, sari mordoa jaso du Sevillako musika ondarearen defentsan egin duen lanaren esker onez eta Sevillako Banda Sinfonikoa zuzentzen 2003. urteaz geroztik egin duen ahalegina aintzakotzat hartuz.

Biharko kontzertuan, sei doinu hauek osatuko dute Bilboko Udal Musika Bandaren programa: "Cielo andaluz", Pascual Marquinarena; "Scherzare" eta "Sevillanas y soleares", German Alvarez Beigbederenak; "Capricho andaluz", Cipriano Martinez Rückerena; eta "Olympica" eta "Spartacus", Jan Van der Roostenak.