Alzheimerraren diagnostiko goiztiarra egiteko sistema informatikoa garatu da

Actualizado: martes, 7 agosto 2012 15:13

BILBO, 7 Ago. (EUROPA PRESS) -

Alzheimerraren diagnostiko goiztiarra egiteko sistema informatikoa garatu dute. MIND proiektuan burututako lanaren ondorioz lortu da produktu informatikoa, Onto-Odei deiturikoa.

Vicomtech-IK4k, Bilbomáticak, eMedicak, Gaztela-Mantxako Unibertsitateak eta Virgen del Rocío Unibertsitate-Ospitale Orokorrak garatu dute sistema informatikoa. Sistemaren baliozkotzea, berriz, Ciudad Realeako Unibertsitate-Ospitale Orokorrak burutu du.

Alzheimerrari ekiteko terapien bilaketa ikerkuntza erronka osasun arloarentzat "garrantzitsua" dela ziurtatu du Vicomtech eta eMedicak zabaldutako ohar batean. Azaldu dutenez, "egun ez dago tratamendu eraginkorrik".

Baliozkotzea 100 pazienteri egindako 150 bisiten emaitzekin egin da. Pazienteek alzheimerraz gain, hondatze kognitiboa, hondatze kognitibo amnesikoa eta kontroleko gaitzak zituzten.

Tresna honekin Alzheimerraren inguruan ikertzen ari diren medikuek beraien diagnostikoak plataformak automatikoki egingo dituenekin alderatu ditzatela lortu nahi da.

Software honen berrikuntza nagusia, oharrean diotenez, diagnostikoak automatikoki proposatzeko duen gaitasuna da, pazienteari egindako proba medikuen emaitzetan oinarrituta.

MIND PROIEKTUA

MIND proiektua CENIT (Garapen Teknologiko-Industrialerako Zentroak) deialdiaren baitan dago eta 27 milioi eurotako aurrekontua izan du. Partzuergoa ERESA-Exploraciones Radiológicas Especiales S.A. lidertzen du eta osasun arloko lehen mailako 12 enpresek osatzen du, horien artean Bilbomática eta eMedica daudelarik.