Banarte antzerki taldeak 2013ko Espainiako Antzerki Garaikideko Sari Nagusia jaso du, "Guernica 1913" lanarengatik

Actualizado 2014/02/11 17:19:16 CET

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Banarte Antzerki Taldeak Antzerki Amateurraren Espainiako Konfederazioak ematen duen 2013. urteko edizioko Espainiako Antzerki Garaikideko Sari Nagusia lortu du, "Guernica 1913" antzezlanari esker. Sari hori joan den urtarrilaren 31n egin zen elkarteko kideen arteko Biltzar Orokorrean hartutako erabakiaren emaitza da.

   Erabakia, Antzerki Amateurraren Espainiako Konfederazioaren estatutuetan oinarrituta eta batzorde kudetzailearen gomendioak jarraituz hartu da, antzerki taldeak gaur jakinarazi duenez.

   "Guernica 1913" benetako gertaeretan oinarrituta dago. Jose Angel 'Txato' Etxaniz Gernikazarra elkarteko kideak ikertu eta jasotako informazioari esker, Rafa Hercek idatzi du antzezlana, eta Sardo Irisarrik zuzendu du, Jabier Obregonen kolaboraziorekin eszenografian. Etxaniz historio aholkulari moduan egon da prozesu guztian.

   Antzezlanak klase borroken artean izandako gertaera bat kontatzen du: Esperanza y Unceta armagintza enpresako (ondoren Astra izango zena) langile eibartarrek 1913ko udazkenean Gernikan egindako greba, amaiera epikoa izan zuena.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para analizar su navegación y ofrecerle un servicio más personalizado y publicidad acorde a sus intereses. Continuar navegando implica la aceptación de nuestra política de cookies -
Uso de cookies