Banarte taldeak "Guernica 1913" obra estreinatuko du larunbatean Gernikan

Actualizado: martes, 17 diciembre 2013 21:42
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   Banarte antzerki taldeak "Guernica 1913" antzezlana estreinatuko du Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokian larunbat honetan, urriaren 19an, iluntzeko 20:30ean. Sardo Irisarrik zuzentzen duen ikuskizuna Rafa Hercek idatzitako testuan oinarritzen da.

   Aretoko arduradunek jakinarazi dutenez, antzezlanak oholtza gainean jartzen du klaseen arteko borrokaren inguruko gertaera bat, hain zuzen ere, Gernikako Esperanza y Unceta lantegiko langile eibartarrek 1913ko udazkenean burutu eta amaiera epikoa izan zuen greba.

   "Benetako gertaeretan oinarritutako ikuskizuna da, giza maila desberdinen eta antagonikoak diren bi munduen arteko uztarketa, eta elkarketa horretatik sortu zen gizarte berria, damaskinatuan burdina eta urrea uztartzetik bitxia sortzen den moduan" azaldu dute.