Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik dago

Iazko txapelketaren saioetako bat
BERTSOZALE ELKARTEA
Actualizado: martes, 7 noviembre 2017 12:25

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako talde antolatzailea hasi da 2018ko txapelketaren antolaketa beharrekin, eta izena emateko epea astearte honetan zabaldu da. Epea azaroaren 14ra arte luzatuko da, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

Txapelketak 2016an izan zuen egitura bera izango du, hau da, udabarriko fasea apirilean eta maiatzean, eta udazkeneko fasea urritik abendura. Hain zuzen, udabarriko fasean izena emateko epea da astearte honetan ireki dena.

Izena emateko bi bide daude: bizkaia@bertsozale.eus helbide elektroikora idatzita alde batetik, eta 94 681 27 11 telefonora deituta bestetik. Finalistek urrian hasiko dute txapelketa, eta, beraz, maiatzean izango dute izena emateko aukera.